Gardentasun-organoak
Gobernu Irekiaren Zuzendaritzaren barruan dagoen Gardentasunaren Unitateak, Sailarteko Komisioak eta Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeak dira Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-organoak.
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Gobernu Irekiaren Zuzendaritza da gardentasuna sustatzeko eskumena duena, honako arau hauen bidez:
- 8/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa. Funtzioa: Gardentasuna eta herritarren parte-hartzea bultzatzea politika publikoen definizioan, kudeaketan, gauzatzean . (13.1 b Art.).
- 2015/01/13ko Gobernu Kontseiluaren Akordioa (PDF, 126 kb). Funtzioa: publizitate aktiboa ezartzea eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea ematea bultzatuko du, baita koordinatu ere. Halaber, sail bakoitzak gardentasuna sustatu beharko du esleituta dituen sektore publikoko erakundeetan ere, jarraibide orokorren esparruan.
Miren Martiarena Barkaiztegi, Gobernu Irekiaren Zuzendaria, Unitatearen Arduraduna da.
Gobernu Kontseiluak, 2017. urteko uztailaren 11an onetsi zuen Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Batzordea sortzea; horrela, XII. Legegintzaldirako Gobernu Programaren 148. konpromisoari erantzuten dio.
Helburua da Eusko Jaurlaritzak gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen inguruan antolatzen dituen jarduketa guztiak koordinatzea. Xede du politika eta zerbitzu publikoen ebaluazioa sustatzea, lankidetzan eta kontu ematean oinarritutako ikuspegiarekin, bai eta kanpo-ikuskaritzetan lortutako nazioarteko gardentasun-indizeetan lidergoa finkatzea ere. Euskadi autonomia bakarra da Espainiako Nazioarteko Gardentasunaren azken ikuskaritzan 100 puntutik 100 puntu lortu dituena.
Honako zeregin hauek ditu, besteak beste:
- Informazio publikora jotzeko eskabideen izapidea koordinatzea eta haren segimendua egitea, ahalik eta azkarren eta kalitate onenaz erantzuten dela bermatzeko.
- Gobernamenduaren, gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen inguruko plangintza ezartzea.
- Gobernu Kontseiluari publizitate aktiboaren eta informazio publikorako sarbidearen inguruko jarraibideak, protokoloak eta jarduketa-irizpideak proposatzea, onets ditzan.
- Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriaren konpromisoak zabaltzea sustatzea.
Batzorde berri hori sei hilean behin batuko da, eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzako gobernamenduaren, gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen inguruko langile teknikari espezializatuen laguntza izango du.
Eraketa
Batzordea presidentzia batek, idazkaritza batek eta hamahiru bokaliak eratuko dute, Gobernuko sail bakoitzetik bat:
- Presidentetza: arkodioak ezartzen du presidentetza Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako sailburuordeak beteko duela; beraz, presidentea, kasu honetan, Jone Berriozabal izango da.
- Idazkaritza: Gobernu Irekiaren Zuzendaritzako funtzionario batek beteko du.
- Bokaliak: eta hamahiru bokaliak, Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzetik bat.