Hemen zaude:
  1. Informazio publikora iristeko eskubidea

INFORMAZIO PUBLIKORA IRISTEKO ESKUBIDEA

Herritarrok interesa dugun edozein informazio publikora iristeko dugun eskubidea da, legeak zehazten dituen mugak kontuan hartuta. Informazio Publikoa edozein eduki edo dokumentu izan daiteke, euskarria edo formatua edozein delarik ere, herri administrazioen eskutan dagoena edo beraien eginkizunetan sortu edo lortu izan dena.

Edozeinek informazioa eskuratzeko eskubidea balia dezake, betiere Eusko Jaurlaritzak eta bere sektore publikoak sorturikoa edo bere funtzioak gauzatzean lorturikoa denean informazio hori. Horretarako, sar zaitez informazio publikora sartzeko prozeduran eta bertan eskubidea gauzatu ahal izango duzu.

Iristeko eskubideari buruz

Informazio Publikora Iristeko Eskubidea zer den azalduko dizugu, nola gauzatu eta eskabide baten jarraipena nola egin.

Jasotako eskabideak

2015. urtetik hona jasotako informazio publikora iristeko eskabideei buruzko informazioa eta baita emandako ebazpenak ere.

Euskal batzordea

Gardentasuna kontrolatzeko berariazko organoa da eta, bereziki, herritarrek informazio publikoa eskuratzearen arloan jardun-eremu bateko administrazio publikoek ukatzeko emandako berariazko nahiz ustezko ebazpen ororen aurrean jartzen diren erreklamazioak aztertzeko.