Erabilerraztasuna Gardena atarian
Eusko Jaurlaritzak bere webgunea erabilerraza egiteko konpromezua hartzen du eta horretarako, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etortzen da. Informaziorako sarbidea bermatzeko, webgune honen garapenean UNE-EN 301549:2019 araudiaren betebeharrak aplikatzen dira.
Erabilerraztasun-deklarazio hau honako webguneari aplikatzen zaio: https://www.gardena.euskadi.eus/
Betetze-egoera
Webgune hau partzialki konforme dago 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak direla-eta eta konformitaterik ez dagoelako zenbait alderdiri dagokionez, zeinak ondoren adierazten baitira.
Erabilerraza ez den edukia
Ondoren biltzen den edukia ez da erabilerraza, honegatik:
- Ez dator bat 1112/2018 errege Dekretuarekin
- Edukien edizioan behin-behineko akatsak egon daitezke.
- Gehiegizko lan-karga
- Ez da aplikatzen.
- Edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan
- Erabilerraztasun-jarraibide guztiak betetzen ez dituzten 2018ko irailaren 20a baino lehenagoko PDFak edo bestelako fitxategi ofimatikoak egon daitezke. Hala ere, horiek guztiak erabilerrazak izatea ahalegindu da.
Erabilerraztasun-deklarazio hau prestatzea
- Deklarazio hau data honetan prestatu zen: 2021eko otsailaren 4ean.
- Deklarazioa prestatzeko erakundeak berak egindako autoebaluazioa erabili da. Ebaluazio horren xehetasunak 2021eko uztailean sortutako txostenean (PDF, 5 MB) ikusi daitezke.
- Deklarazioaren azken berrikuspena: 2021eko uztailaren 5a.
Oharrak eta harremanetarako datuak
Erabilerraztasun-betekizunei buruzko komunikazioak
Erabilerraztasunaren inguruan kontsultak edo komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua). Adibidez:
- Webgune honetan egon daitezkeen ez betetzeak.
- Edukietara sartzeko zailtasunak.
- Webgunearen erabilerraztasun hobekuntzen inguruan iradokizunak edo kontsultak.
Honela jar zaitez gurekin harremanetan: kontaktu inprimakiaren bitartez edo 012 telefonoa erabiliz.
Komunikazio horiek Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak kudeatzen ditu.
Informazio erabilerraza eskatzea eta kexak
Errege Dekretu honetako eskakizunak betetzeari buruzko kexak aurkez ditzakezu. Errege Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo dauden edo erabilerraztasun-eskakizunak betetzetik salbuetsita dauden edukiei buruzko informazioa ere eska dezakezu.
Sarbidea informazio erabilerrazaren eskaerak eta kexak egiteko
Berrikuntza Publikoaren Laguntza Unitateak jaso eta tratatuko ditu komunikazioak, kexak eta informazio-eskaerak.
Erreklamazio prozedura
Informazio erabilerraza eskatu edo kexa egin ondoren, honako kasu hauetakoren bat gertatzen bada:
- Eskaera edo kexa ezetsi egin bada.
- Hartutako erabakiarekin ados ez egotea.
- Erantzunak ez baditu betetzen 12.5 artikuluan jasotako baldintzak.
- Hogei egun balioduneko epea igaro bada erantzunik jaso gabe.
Erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu informazio erabilerrazaren eskaerak, kexak eta erreklamazioak eskatzeko inprimakiaren bidez.
Erreklamazioak Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak jaso eta tratatuko ditu.
Aukerako edukia
- Webgune honek UNE-EN 301549:2019 araudiaren betebeharrak aplikatzen ditu, 1112/2018 Errege dekretuak ezarri dituen salbuespenekin.
- Erabilerraztasunaren azken berrikuspena 2020. urteko maiatzean egin da.
- Webgunea nabigatzaile hauentzat dago egokituta: Microsoft Internet Explorer 8.0 bertsiotik aurrera eta FireFox, Safari, Opera eta Google Chrome nabigatzaileen azken bertsioak. Gomendatutako pantaila-bereizmen minimoa 1280x1024 da.
- Webguneak diseinu moldagarri du eta ondorioz, tableta eta mugikorrentzat egokituta dago.
Erabilitako testu-motek neurri erlatiboa dute, beraz erabiltzen ari zaren nabigatzailearen bitartez bere tamaina kontrola dezakezu.
Ondorengo taulak, erakusten digu testuaren tamaina nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:
Nabigatzailea | Menuko aukera |
---|---|
Firefox |
|
Internet Explorer |
|
Safari (gaztelaniaz) |
|
Opera (gaztelaniaz) |
|
Edozein web orriaren diseinuak edo egiturak zure nabigazioa oztopatzen badu, diseinua desaktibatzeko aukera daukazu non edukia modu errazago eta egituratuago batean kontsultatu daiteken.
Ondorengo taulak, erakusten digu diseinu bisuala nola desaktibatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:
Nabigatzailea | Menuko aukera |
---|---|
Firefox |
|
Internet Explorer |
|
Safari (gaztelaniaz) |
|
Opera (gaztelaniaz) |
|
Edukia behar bezala hautemateko, testua zein irudiak eta atzeko kolorearen arteko kontrastea bermatzea dugu helburu. Hala ere, nahi izanez gero, zure nabigatzailearen kolorearen konfigurazioa alda dezakezu.
Ondorengo taulak, erakusten digu koloreak nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:
Nabigatzailea | Menuko aukera |
---|---|
Firefox |
|
Internet Explorer |
|
Opera (gaztelaniaz) |
|
Orrialde batek beste fomatuetan sortutako edukiak erakutsi ditzake (dokumentuak, bideoak, animazioak, ...).
Gure ardura informazioa ahalik eta jende gehienari zabaltzea da. Beraz, web orrialdetan nabigatzen duzun bitartean oztoporik izaten baduzu edo erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, Open Data Euskadiko kontsulta eta iradokizun postontzia erabiltzea gomendatzen dizugu.
Oharra: kontaktu inprimakia betetzean, arazoa edo gorabehera non aurkitu duzun adieraztea lagungarri izango zaigu (orrialdearen helbidea).
Mila esker zure laguntzagatik.