Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Gardentasun-organoak

Gardentasun-organoak

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren barruan dagoen Gardentasunaren Unitateak, Sailarteko Komisioak eta Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeak dira Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-organoak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza da gardentasuna sustatzeko eskumena duena, honako arau hauen bidez:

Javier Bikandi Irazabal, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaria, Unitatearen Arduraduna da.

Gobernu Kontseiluak, 2017. urteko uztailaren 11an onetsi zuen Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Batzordea sortzea; horrela, XI. Legegintzaldirako Gobernu Programaren 61. konpromisoari erantzuten dio.

Helburua da Eusko Jaurlaritzak gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen inguruan antolatzen dituen jarduketa guztiak koordinatzea. Xede du politika eta zerbitzu publikoen ebaluazioa sustatzea, lankidetzan eta kontu ematean oinarritutako ikuspegiarekin, bai eta kanpo-ikuskaritzetan lortutako nazioarteko gardentasun-indizeetan lidergoa finkatzea ere. Euskadi autonomia bakarra da Espainiako Nazioarteko Gardentasunaren azken ikuskaritzan 100 puntutik 100 puntu lortu dituena.

Honako zeregin hauek ditu, besteak beste:

  • Informazio publikora jotzeko eskabideen izapidea koordinatzea eta haren segimendua egitea, ahalik eta azkarren eta kalitate onenaz erantzuten dela bermatzeko.
  • Gobernamenduaren, gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen inguruko plangintza ezartzea.
  • Gobernu Kontseiluari publizitate aktiboaren eta informazio publikorako sarbidearen inguruko jarraibideak, protokoloak eta jarduketa-irizpideak proposatzea, onets ditzan.
  • Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriaren konpromisoak zabaltzea sustatzea.

Batzorde berri hori sei hilean behin batuko da, eta Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzako gobernamenduaren, gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen inguruko langile teknikari espezializatuen laguntza izango du.

Gainera, eta Eusko Jaurlaritzak gardentasunarekin eta kontu ematearekin duen konpromisoak erakusten duen bezala, gaur onetsi den akordio hau Gardena gardentasunaren atarian argitaratuko da.

Eraketa

Batzordea presidentzia batek, idazkaritza batek eta hamahiru bokaliak eratuko dute, Gobernuko sail bakoitzetik bat:

  • Presidentetza: arkodioak ezartzen du presidentetza Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako sailburuordeak beteko duela; beraz, presidentea, kasu honetan, Peru Bazako izango da.
  • Idazkaritza: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzako funtzionario batek beteko du.
  • Bokaliak: eta hamahiru bokaliak, Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzetik bat.

Gardentasuna kontrolatzeko berariazko organoa da eta, bereziki, herritarrek informazio publikoa eskuratzearen arloan jardun-eremu bateko administrazio publikoek ukatzeko emandako berariazko nahiz ustezko ebazpen ororen aurrean jartzen diren erreklamazioak aztertzeko.

Euskadi, auzolana