Hemen zaude:
  1. Ur-masen kalitatea

Ur-masen kalitatea

URA, Uraren Euskal Agentzia

Euskal Autonomia Erkidegoan ur-masen egoera

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ur masen egoeraren ikuspegi orokor, koherente eta osatua lortzeko helburua duten zenbait jarraipen programa daude. Hauek, azaleko uren (ibaiak, trantsizio urak, itsasertzeko urak, lakuak eta hezeguneak), lurpeko uren eta babestutako zonaldeen kontrola burutzen dute.

Uraren Euskal Agentziak gaur egun hainbat proiektu kudeatzen ditu: ibaien egoera kimiko eta biologikoaren jarraipena; trantsiziozko eta itsasertzeko ur masen egoeraren jarraipena; urtegien potentzial ekologikoaren jarraipena; laku eta hezeguneen jarraipena; eta lurpeko uren jarraipena. Horrela, EAEn dauden ur masa guztiak ebaluatzea posible da, oso handiak edo heterogeneoak direnak barne. Horrez gain,inpaktuak dituzten guneen ebaluazioa, neurrien programen ebaluazioa eta erreferentziazko baldintzen eguneratzea burutzea posiblea ere bada.

Estatistikaren honen helburu nagusia EAEko planifikazio hidrologikoan zehaztutako ur-masen egoera aztertzea da.

Azken aldaketako data: