Euskadiko Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea
Deskripzioa
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea 2021eko urtarrilaren 26an eginiko bilkuraren ondorioz sortu da. Kide anitzeko organoa da, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari atxikia, baina erabateko autonomia funtzionala du.
Ertzaintzaren edo Euskadiko Udaltzaingoen barruko edozein jokabide edo jardunbide ikertuko du, baldin eta horietatik eskubide-urraketarik egon dela ondorioztatzerik badago. Batzordearen xede nagusia da legitimitatea eta herritarren konfiantza indartzea, hau da, polizia-jardunaren gaineko kontrolen neutraltasunarekiko eta objektibotasunarekiko konfiantza indartzea.
Batzordekideek ez dute inolako lansaririk jasoko euren lanen truke. Nolanahi ere, zerbitzu-arrazoiengatiko kalte-ordainak kobratu ahal izango dituzte. Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan partida espezifiko bat ezarriko da, batzordeak bere lanak egin ahal izateko behar bestekoa.
1/2020 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duena
-
17. artikulua.– Sorrera eta eginkizunak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea sortzen da, kide anitzeko organo gisa, zeinak autonomia funtzionala izango duen polizia erakundeari eta Eusko Jaurlaritzan segurtasunaren arloko eskumena daukan sailari begira. Horrela, legitimitatea eta herritarren konfiantza indartu nahi dira, hau da, polizia-jardunaren gaineko kontrolen neutraltasunarekiko eta objektibotasunarekiko konfiantza.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordearen eginkizunak hauek dira:
- Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren barruko jokabide edo jardunbideak ikertzea, 19.1 artikuluan adierazitako erakundeek hala eskatuta, baldin eta eskubideak urratzeagatiko kexaren bat jaso bada, edo bestelako kexaren bat, eta horrek benetako kezka sortzen badu, herritarren konfiantza kaltetu dezakeelako.
- Gorabehera hauek ofizioz eta nahitaez ikertzea: poliziaren esku-hartze edo operatiboen testuinguruan edo polizia-zaintzak dirauen bitartean, norbait hiltzea edo larriki lesionatzea. Ertzaintzak edo Udaltzaingoak, nahitaez, berehala jakinarazi beharko diote batzordeari zer gertatu den.
- Aurreko eginkizunak gauzatzeko egindako ikerketak ikusita, jardunbide onak gomendatzea, poliziaren kode deontologikoarekin bat ez datozen jokabide-patroiak edo jardunbideak identifikatzea, eta neurri zuzentzaileak edo prebentziozkoak proposatzea.
-
18. artikulua.– Osaera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea hauek osatuko dute: batzordeburuak eta Gobernu Kontseiluak izendatutako beste bost lagunek, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak proposatuta. Horretarako, emakumeen eta gizonen presentzia paritarioaren printzipioa beteko da, eta hautatuek prestigio aitortua, sinesgarritasuna eta esperientzia izan beharko dute segurtasun publikoaren arloan, zuzenbidean, soziologian, medikuntzan, psikologian, etikan eta antzeko arloetan.
Kideen herenak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren eskaletan eta kategorietan egon diren eta orain dauden pertsonen artetik aukeratuak, eta, gutxienez, hamabost urteko esperientzia izan beharko dute kidegoan; kideen beste herenak, berriz, arlo horietan prestigio akademiko aitortua duten langileen artetik aukeratuko dira. Batzordeak berak hautatuko du, osoko bilkuran, zer batzordekide izango den batzordeburua.
- Izendapena bost urterako izango da argitaratzen den egunetik aurrera. Izendapen hori bitan baino ezin izango da berritu, iraupen bereko denboraldietarako.
- Egoera hauetan baino ez dute kargua utziko: hilez gero; agintaldia amaituz gero; karguari idatziz uko eginez gero; abstentzio- eta isiltasun-eginbeharren ez-betetze larria izanez gero, epai irmo baten bidezko ezgaitze-deklarazioa izanez gero, edo dolozko delituagatiko kondena izanez gero epai irmo baten bidez.
- Batzordekideek ez dute inolako lansaririk jasoko euren lanen truke. Nolanahi ere, zerbitzu-arrazoiengatiko kalte-ordainak kobratu ahal izango dituzte.
- Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan partida espezifiko bat ezarriko da, batzordeak bere lanak egin ahal izateko behar bestekoa.
-
-
19. artikulua.– Ikerketak.
- Batzordeak esku hartuko du hala eskatzen badio Eusko Jaurlaritzan segurtasunaren arloko eskumena daukan sailburuak, dagokion udal-agintaritzak edo Arartekoak; eta lege honek espresuki adierazitako kasuetan baino ez du egingo ofizioz.
- Batzordekideek berek gauzatuko dute batzordearen jarduna, eta, hala behar bada, ikerketa jakin batzuk egiteko, funtzionarioen laguntza eskatu ahal izango dute zerbitzueginkizunetan. Kasu horietan, ez dute jaso beharko jatorri-destinoko agintedunek emandako agindurik.
-
Polizia-arduradunek batzordeari erraztu beharko diote bai polizia-instalazioetan sartzea, bai irispidean izatea polizia-etxeetako datuak, dokumentuak, datu-baseak eta bideo- eta audio-grabaketak, bai eta edozein polizia-fitxategi lortzea ere.
Poliziako langile guztiak daude behartuta ikerketan laguntzera; horretarako, zitazioetara joan beharko dute, eta behar diren datuak eta informazioa eman. Alde horretatik, polizia azpiegitura edo -eraikin orotarako sarbidea mugagabea izango da une oro eta aldez aurretik jakinarazi gabe.
-
Batzordeak ikertzen dituen egitateak lotuta badaude uneko ikerketa penal edo diziplinazkoren batekin, ikertu ahal izango da, baina ikerketa horri loturik ez dauden edo ikerketa hori kaltetzen ez duten alderdiak soilik.
Batzordeak ikertzen dituen egitateak uneko ikerketa penalen batekoak badira, agintaritza judizial eskudunari jakinaraziko dio batzordeak berak, interferentziarik ez izateko, ez ikerketa penalean, ez jardunen erreserban. Hala izanez gero, eginbide penaletako langile ikertuak ez daude behartuta batzordeari laguntzera; eta batzordeak kasuan diharduen agintaritza judizialaren onespena lortu beharko du kasuari lotutako administrazio-dokumentuak irispidean izan behar baditu edo ikuskapenen bat egin behar badu in situ.
- Edozein unetan, batzordeak, irizten badu ez-zilegitasun penal edo administratiboren bat egon daitekeela, agintaritza eskudunari jakinaraziko dio.
-
20. artikulua.– Txostenak.
Ikerketa horiek amaituta, batzordeak txosten bat egingo du, non hau guztia jasoko baitu laburbilduta: kasuaren gorabeherak; egindako jarduketak; polizia-jarduketaren zuzentasunaren ebaluazioa indarreko jardun-arau, -estandar, -prozedura eta -protokoloei jarraikiz, eta azpiko arazoen azterketa. Horrez gain, gomendio bat ere idatziko du, non, hala badagokio, neurri zuzentzaileak, prebentziozkoak edo hobetzekoak proposatuko baititu, gabeziei aurre egiteko edo hautemandako arazoak ez errepikatzeko.
Eginkizunak
- Ertzaintzaren edo Euskadiko Udaltzaingoen barruko edozein jokabide edo jardunbide ikertzea, dela ofizioz dela edozein alderdik hala eskatuta, baldin eta eskubideak urratzeagatiko kexaren bat jaso bada.
- Ofizioz eta nahitaez ikertzea poliziaren esku-hartze edo operatiboen testuinguruan edo polizia-zaintzak dirauen bitartean norbait hiltzen bada edo larriki lesionaturik suertatzen bada.
- Jardunbide onak gomendatzea, poliziaren kode deontologikoarekin bat ez datozen jokabide-patroiak edo jardunbideak identifikatzea, eta neurri zuzentzaileak edo prebentziozkoak proposatzea.
Osaera
Batzordea batzordeburuak eta bost batzordekidek (PDF, 335 KB) osatuko dute (PDFak TXERTATU, CVekin). Horretarako, emakumeen eta gizonen presentzia paritarioaren printzipioa beteko da, eta hautatuek prestigio aitortua, sinesgarritasuna eta esperientzia izan beharko dute segurtasun publikoaren arloan, zuzenbidean, soziologian, medikuntzan, psikologian, etikan eta antzeko arloetan. Kideen herenak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren eskaletan eta kategorietan egin diren edo orain dauden pertsonen artetik aukeratuak, eta, gutxienez, hamabost urteko esperientzia izan beharko dute kidegoan; kideen beste herenak, berriz, arlo horietan prestigio akademiko aitortua duten langileen artetik aukeratuko dira.
- Batzordeburua: Juan Luis Ibarra Robles.
- Batzordekidea: Estefanía Ocáriz Passevant.
- Batzordekidea: José Antonio Nieto Antón.
- Batzordekidea: José Julio González Zamanillo.
- Batzordekidea: Francisco Javier Hernáez Manrique.
- Batzordekidea: Miren Ortubay Fuentes.
Harremanetarako
- Helbide elektronikoa: polizia-gardentasuna@euskadi.eus (ez ditu herritarren edo elkarteen kexak edo salaketak ebazten).
-
Posta arrunta:
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea
Eusko Jaurlaritza
Segurtasun Saila
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Jarduera
Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeak erabateko autonomia du bere antolaketa arauak onesteko eta, ikertu beharreko gaien izaera eta premia dela-eta, nahi beste bilera egiteko, ohiko edo ez ohiko izaerakoak. Bilerok aurrez aurre edo bitarteko telematikoak erabilita egin ahal izango ditu.
Expedienteak || Bilerak || Memoriak
Expedienteak
- 2021-1 Expedientea (PDF, 312 KB)
- 2021-2 Expedientea (PDF, 281 KB)
- 2021-3 Expedientea (PDF, 284 KB)
- 2021-4 Expedientea (PDF, 285 KB)
- 2021-5 Expedientea (PDF, 280 KB)
- 2022-1 Expedientearen txostena (PDF, 458 KB)
- 2022-2 Expedientea (PDF, 282 KB)
- 2023-4 Expedientea (PDF, 880 KB)
Bilerak
-
2021
-
2022
- 2022-01-12 Akta (PDF, 15 KB)
- 2022-02-24 Akta (Zuzendua) (PDF, 416 KB)
- 2022-03-30 Akta (PDF, 119 KB)
- 2022-05-04 Akta (PDF, 366 KB)
- 2022-06-08 Akta (PDF, 302 KB)
- 2022-09-08 Akta (PDF, 15 KB)
- 2022-10-10 Akta (Zuzendua) (PDF, 13.83 KB)
- 2022-11-14 Akta (Zuzendua) (PDF, 287.82 KB)
- 2022-12-15 Akta (PDF, 13 KB)
-
2024