Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Gardentasunaren kontrola

Gardentasunaren kontrola

Transparency International España-k sortu eta martxan jarri du Autonomia Erkidegoen Gobernu ekimenaren gardentasuna neurtzen duen Indizea (INCAU). Indize berri honekin helburu bikoitza lortu nahi dute: alde batetik, Autonomia Erkidego desberdinetako Gobernuen gardentasun maila neurtzea eta, bestetik, herritarrei eta gizarteari erakunde hauek eskeintzen dieten informazioa bultzatzea.

Badira jarraipena eta kontrola egiten duten beste organo batzuk, eta "Gardentasunaren beste neurketa batzuk" atalean haien txostenak ikus ditzakezu.

Indize honek 80 adierazle hartzen ditu kontuan eta 5 talde desberdinetan partekatzen ditu. Talde hauetan euskadi.eus-en eskaintzen dugun informazioa azaltzen dugu hemen:

Gardentasunaren adierazleak

EAEri buruzko informazioa:

Eusko Jaurlaritzaren, Legebiltzarraren eta Euskadiko Herri Administrazioaren antolamenduari eta jardunari buruzko informazio guztia izango duzu atal honetan. Gobernuaren osaera azaltzen du atalak, baita Gobernuko kideekin harremanetan jartzeko bide eta haien ekintza ofizialen berri eman ere. Gobernuaz gain, huraren menpe dauden erakunde guztien zerrenda azaltzen da.

Kargu publiko eta langileei buruzko informazioa publikatzen da, beraien ordainsariak eta baita Euskal Autonomia Erkidegoaren ondarea ere.

Sortutako araudiari buruz informazioa ematen da, fase desberdinetan, eta baita estrategia eta jaurlaritzaren planei buruz ere, herritarrek haien berri izan dezaten.

Eskumena duten organoek igorritako beraien jardueraren kontrol-txostenak publikatzen dira.

Harremanak herritarrekin eta gizartearekin eta parte-hartzea:

Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskadiko Herri Administrazioarekin harremanean jartzeko hainbat modu daude. Atariaren bidez, ondoko hauek guztiak egin ditzakezu: izapideak kudeatu; inprimakiak lortu; itxarote-zerrenden egoeraren berri zuzen-zuzenean izan; euskal osasun zerbitzuaren egoera nolakoa den ikusi eta zerbitzuen kalitatea eta kudeatzen dituen politikak.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzei nahiz diru-laguntzei buruzko informazioa lortu eta horiek lortzeko deialdietan parte har dezakezu.

Azkenik, Etika eta Gobernu onaren kodea, Arartekoarekin harremanean jartzeko aukera eta herritarren parte-hartze eta informazio kanalen sarbidea eskeintzen dugu.

Gardentasun ekonomikoa eta finantzarioa:

Zergen bidez bildutako dirua zertan gastatzen du Eusko Jaurlaritzak? Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuei, horien betearazpenari eta Herri Administrazioaren kontuekin lotura duten datuei buruzko informazioa aurkituko duzu atal honetan. Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzaren diru-sarreren, gastuen eta finantzazioaren kontu emango da hainbat esparrutan.

Kontratu, hitzarmen, diru-laguntza eta zerbitzuen kostuen gardentasuna:

Eusko Jaurlaritzaren kontratazio-prozedurei, lizitazio-ebazpenei, eta erosketen nahiz zerbitzuen gaineko aldaketei buruzko informazio guztia ageri da atal honetan. Hornitzaileekin eta kontratistekin Eusko Jaurlaritzak duen harremana: informazioa, izapideak, eta enpresa lizitatzaileekin egindako kudeaketak.

Egindako hitzarmen eta kudeaketa-aginduei buruzko informazioa ematen dugu.

Lurralde antolamendua, hirigintza eta herrilanak:

Lehenengo atalean lurralde antolamenduaren planifikazio eta tresnei buruzko informazioa publikatzen dugu.

Bigarren atalean berriz, egiten ari diren obra publikoei buruzko informazioa ikus daiteke.

Azkenik, ingurumenari dagokionez, naturaren egoerari buruzko datu garrantzitsuak jakin ditzakete erabiltzaileek, besteak beste: Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitatea; ur-kalitatearen adierazleak; gas-isuriak; eta Kyoto protokoloaren betearazpena.

Informazio publikora sartzeko eskubidea:

Informazio publikora sartzeko eskubidearen inguruko informazioa ematen duen atala da: bideak eta sartzeko ezaugarriak, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordean aurkeztutako erreklamazioak eta ebaluazio txostenak.

Gardentasunaren inguruko txostenak

2019ko balantzea

2019ko balantze-txostena (pdf, 1 Mb) - Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakia 2019ko Balantze-txostena aztertu eta Gardentasuna eta Gobernu Ona sustatzen jarraitzeko neurriak onesten dituena (pdf, 617 Kb) - Gardentasuna eta Gobernu Ona. Eusko Jaurlaritzaren GARDENA Atariaren Ezagutza eta Erabilera 2019 (pdf, 1 Mb)

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buzruzko 2019. urteko balantze-txostena. Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza.

2018ko balantzea

2018ko balantze-txostena (pdf, 1 Mb) - Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakia 2018ko Balantze-txostena aztertu eta Gardentasuna eta Gobernu Ona sustatzen jarraitzeko neurriak onesten dituena (pdf, 559 Kb)

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buzruzko 2018. urteko balantze-txostena. Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza.

2017ko balantzea

2017ko balantze-txostena (pdf, 1,2 Mb) - Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakia 2017ko Balantze-txostena aztertu eta Gardentasuna eta Gobernu Ona sustatzen jarraitzeko neurriak onesten dituena (pdf, 336 Kb)

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buzruzko 2017. urteko balantze-txostena. Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza.

2016ko balantzea

2016ko balantze-txostena (pdf, 1,5 Mb) - Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakia 2016ko Balantze-txostena aztertu eta Gardentasuna eta Gobernu Ona sustatzen jarraitzeko neurriak onesten dituena (pdf, 140 Kb)

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buzruzko 2016. urteko balantze-txostena. Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza.

2015eko balantzea

Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakia 2015eko Balantze-txostena aztertu eta Gardentasuna eta Gobernu Ona sustatzen jarraitzeko neurriak onesten dituena (pdf, 5 Mb)

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buzruzko 2015. urteko balantze-txostena. Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza.

Euskadi, auzolana