Goi kargudunen eta behin-behineko langileen ordainsariak
Eusko Jaurlaritzako, Erakunde Autonomoetako eta Ente Publikoetakoak
Gráficos de evolución de retribuciones de altos cargos y puestos de confianza en pestañas (euskera)
Eusko Jaurlaritzako, Erakunde Autonomoetako eta Ente Publikoetako goi kargudunen eta behin-behineko langileen ordainsariak
Goi-kargudunen ordainsariak
Eusko Jaurlaritzako Pertsonalaren Erregistroko Zerbitzuak aldian behin eta eguneratuta, modu argi eta ulergarrian, egituratuta eta berriro erabiltzeko moduko formatuarekin, kargu publikoen gaineko informazio garrantzitsua argitaratzeko konpromisoa hartzen du, ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 26.3 artikuluan jasotako ondare-ondasunen eta –eskubideen adierazpenetarako sarbideen murriztapenekin.
Halaber, beste edozein informazio, baldin eta funtzio publikoari, sektore publikoaren antolaketa eta funtzionamenduari edo gardentasun eta gobernu onari buruzko legerian jasota badago publizitate aktiboa eman behar zaiola.
Gai hau araututa dago, Jaurlaritzako kide, goi-kargudun, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekide eta behin-behingo langileentzat, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean eta kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuan.
Grafiko hauetan erakusten ditugu Eusko Jaurlaritzako eta bere Erakunde Autonomo eta bestelako erakunde publikoetako goi kargudunen eta behin-behineko langileen ordainsarien bilakaera.