Transparency International España-ren ebaluazioa
Euskadik lehenengo postua lortu du Transparency International España-k Autonomia Erkidegoei egiten dien ebaluazioan, haien gardentasun maila neurtuz. 2010. urtean 14. Autonomia Erkidegoa izatetik 2012, 2014 eta 2016. urteetan lehenak izatera pasatu gara.
Indize honek 80 adierazle hartzen ditu kontuan eta 5 talde desberdinetan taldekatzen ditu. Hona hemen Euskal Autonomia Erkidegoak lortutako emaitzak puntuazioari eta rankingari dagokionez:
Urtea | Euskadiren postua rankingean | Euskadik lortutako puntuazioa (gehienez 100) | Batez besteko puntuazioa Erkidegoen artean |
---|---|---|---|
2010 | 14. postua 17ren artean | 57.5 puntu | 71.5 puntu |
2012 | 1. postua 17ren artean | 97.5 puntu | 79.9 puntu |
2014 | 1. postua 17ren artean | 100 puntu | 88,6 puntu |
2016 | 1. postua 17ren artean | 100 puntu | 94 puntu |