Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Transparency International España-ren ebaluazioa

Transparency International España-ren ebaluazioa

Euskadik lehenengo postua lortu zuen Transparency International España-k Autonomia Erkidegoei egiten dien ebaluazioan, haien gardentasun maila neurtuz. 2010. urtean 14. Autonomia Erkidegoa izatetik 2012, 2014 eta 2016. urteetan lehenak izatera pasatu ginen.

Ura kudeatzen duten organoen kasuan ere bai, 2013an eta 2015ean.

Indize honek 80 adierazle hartzen ditu kontuan eta 5 talde desberdinetan taldekatzen ditu. Hona hemen Euskal Autonomia Erkidegoak lortutako emaitzak puntuazioari eta rankingari dagokionez:

Urtea Euskadiren postua rankingean Euskadik lortutako puntuazioa (gehienez 100) Batez besteko puntuazioa Erkidegoen artean
2010 14. postua 17ren artean 57.5 puntu 71.5 puntu
2012 1. postua 17ren artean 97.5 puntu 79.9 puntu
2014 1. postua 17ren artean 100 puntu 88,6 puntu
2016 1. postua 17ren artean 100 puntu 94 puntu

Informazio gehiago ikusi: publikatutako eduki motaren arabera eta beste Autonomia Erkidegoekin konparaketa

Ura kudeatzen duten organoen indizeak 80 adierazle biltzen ditu 6 gardentasun-arlotan. Urak lortutako puntuazioak eta rankinga hau da:

Urtea INTRAG URAk lortutako puntuazioa (gehienez 100) URARen postua rankingean Batez besteko puntuazioa URA kudeatzeko organoen artean
2010 43.8 Hamaikagarrena 51.2
2011 50 Hamaikagarrena 59.6
2013 93.5 Lehenengoa 62.9
2015 94.9 Lehenengoa 61

Informazioa ikusi, eduki motaren arabera eta ura kudeatzen duten organo besteekin konparaketa

Euskadi, auzolana