Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Emandako laguntzen banaketa

Emandako laguntzen banaketa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako laguntza, dirulaguntza eta beken banaketa

2017an, Eusko Jaurlaritzak eta bere Erakunde Autonomoek emandako laguntzak 1.600 milioi euro baino handiagoak izan ziren; horietatik %89,07a EAEko Administrazio Orokorrak zuzenean eman zituen eta %8,72a Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak. 2015 eta 2017 urteen artean %26,46 hazi ziren laguntzak (1.300 milioi euro eta 1.7000 milioi euro artean). Hazkuntza EAEko Administrazio Orokorrearen kasuan %26,82koa izan zen eta Erakunde Autonomoen kasuan %23,65koa (149 milioi eurotik 184 milioi eurora). Hau horrela izanda, bakoitzak batez beste 20,5 milioiko laguntzak eman zituen.

2015-2017 tartean erakunde bakoitzeko eginkizunei dagokienez, horiek guztiek eskainitako laguntzak nabarmen hazi direla ikus daiteke, Poliziaren Euskal Akademia, Larrialdien eta IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak kasuak izan ezik. Lehenengo biek ez dituzte laguntzarik eman eta bigarrenak, aldiz, 12,25eko beherakada izan du. Kontrako muturrean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren eta Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen kasuak nabarmendu behar dira. Lehenengoak, 2015ean 13.000 euro baino gehiago eman baitzituen ere, eta 2017an 1.450 milioi euro baino gehiago eman zituen. Bigarrenak, 2015ean eta 2017an emandako diru-laguntzen zenbatekoa bikoiztu baitzuen.

Laguntza ehuneko handiena eskaini dituzten erakundeen artean ondoko kasuak bereizten dira:

  • EAEko Administrazio Orokorraren kasuan, aztertutako epe osoan zehar laguntza gehien eskainitako sailak honako hauek izan dira: Hezkuntza; Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura; eta Enplegu eta Gizarte Politikak. Hala ere, hauen artean kontrako joerak bereizten dira. Alde batetik, Hezkuntza Saila dago (2015. urtean %67ko laguntzak ematetik 2017. urtean %50ekoak ematera igaro dena) eta bestetik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (2015. urtean %17,8ko laguntzak ematetik 2017. urtean laguntzen ia heren bat ematera igaro dena).
  • Bestalde, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren kasuan bitxia da laguntzen banaketan izandako aldaketa. Horrela, 2015. urtean emandako laguntzen erdia enpleguaren sustapenera bideratu  baziren ere, ehuneko hori %5,64ra arte murriztu da 2017an. Kontrako efektua nabarmentzen da enpresentzako zerbitzuan (%2,8tik %31,29ra igo da) eta laneratzean (%4,6tik %26,81 igo da).

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana