Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Gardentasuna Eusko Jaurlaritzan

GARDENTASUNA

Pertsona guztiek dute informazio publikora iristeko eskubidea. Zure eskubidea erabil dezakezu, eta/edo edozein informazio Interneten ikusgai egotea eskatu.

Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoetako bat da EAEko administrazio publikoko gardentasuna. Oinarria da herritarrak EAEko administraziora hurbil daitezkeela eta, ondorioz, kontrola, partaidetza eta erabakiak har ditzaketela Jaurlaritzaren ekintzei dagokienez. Horrela, guztiok ikusi ahal izango dute guztion artean eta guztiontzat gobernatzen dela.

Zer da gardentasuna?

Administrazio publikoaren arloan herritarrei gobernuaren eginkizun guztien berri ematean datza gardentasuna. Horrela, jakinaren gainean egonda, berekin zerikusia duten erabakietan fidagarritasunez parte har dezakete herritarrek.

Gardentasun-organoak

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren barruan dagoen Gardentasunaren Unitatea, Sailarteko Komisioa eta Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea dira Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-organoak.

Gardentasunaren kontrola

Transparency International España-k Autonomia Erkidegoen Gardentasun Indizea (INCAU) sortu eta martxan jarri du.

EUSKADIKO GARDENTASUNAREN MAPA

Gardentasunarekin zerikusia duten ekimenak dituzten EAEko administrazioak, mapan kokatuta.

Euskadi, auzolana