Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Laguntzak, dirulaguntzak eta bekak

Laguntzak, dirulaguntzak eta bekak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako laguntzak, dirulaguntzak eta bekak

"Laguntza" terminoa "diru-laguntza"-aren sinonimotzat hartzen du legeak. Oro har, diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren arabera, diru-laguntzatzat jotzen da herri-administrazioek pertsona publiko edo pribatuen alde egindako diru-eskuratze oro, baldin eta honako baldintza hauek betetzen baditu:

  • Onuradunen zuzeneko kontraprestaziorik gabe ematea.
  • Ematea helburu jakin bat betetzearen mende egotea: proiektu bat gauzatzea, jarduera bat egitea, jokabide berezi bat hartzea – eginda edo garatzear dagoena – edo egoera bat gertatzea; eta, gainera, onuradunak ezarritako betebehar materialak eta formalak bete beharko ditu.
  • Proiektu, ekintza, jokabide edo egoera finantzatuaren helburua honako hau izatea: onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduera bat edo helburu publiko bat sustatzea.

Bestalde, 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzak eta haren mendeko erakundeek diru-laguntzen deialdiak argitaratzen dituzte, bai eta emandako diru-laguntza publikoak ere, Euskadi.eus-en eskuragarri dagoen bilatzaile baten bidez.

Grafiko hauetan, laguntza horiek azken urteetan izan duten bilakaera erakusten dugu, erakundearen eta laguntza eman duen organoaren arabera sailkatuta.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana