Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Berotegi-efektuko gasak

Berotegi-efektuko gasak

Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi-efektuko Gasen Inbentarioa

Berotegi-efektuko gasen emisioak Euskal Autonomia Erkidegoan

Klima aldaketaren arazoa arazo globala da. Alegia, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak (BEG) —karbono dioxidoa (CO2) , metanoa (CH4) eta oxido nitrosoa (N2O)— jatorriz lokalak dira, baina Lurraren atmosferaren konposizioan duten eragina ez da emisioak sortu diren eremu lokal jakin batera bakarrik mugatzen. Berotegiefektua eragiten duten gasek ez dute mugarik. Atmosferan barreiatzen dira, eta modu globalean eragiten diote atmosferaren konposizioari. Beraz, emisioen ondorioz sortzen diren inpaktuek ere mundu guztiari eragiten diote, hau da, Lurreko gizateria osoari, ekosistema guztiei eta biodibertsitateari.

EAEko Berotegi Efektuko Gasen Inbentarioak honako hau jasotzen du:

  • Isurketa guztiak gas motaren arabera.
  • Isurketak jarduera-ekonomiko edo sektoreen arbera.
  • Isurketak isurketa-iturriaren arabera.
  • Isurketak CRF epigrafearen arabera.
  • Isurketak herrialdearen arabera.
  • Isurketak biztanle bakoitzeko eta herrialdearen arabera.
  • Isurketen Barne Produktu Gordinarekiko bilakaera herrialdearen arabera.

Grafiko hauek berotegi-efektuko gasen emisioen bilakaera erakusten dute 1990. urtetik hona, gasen kupoaren eta sektorearen arabera.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana